Polaritate terapia

Sistema terapeutiko bat da, gorputzarekiko errespetuzkoa eta leuna izanik, minak eta tentsioak arintzen laguntzen du. Osasunean barneratzeko sistema holistiko honek, Mendebalde eta ekialdeko teknika sendagarriek bateratzen ditu eta sistema energetikoa orekatzeko bideratua dago.
Polaritate terapiako saio batetara edozein arrazoiengatik joan zaitezke.
EDOZEIN MOTATAKO MIN zorrotz edo kronikoren bat jasaten baduzu; kontraktura muskular, ziatika, digestio arazoak, zefalea-migraina, lunbalgia, akufeno, bizkarreko min, luxazio ,nerbio-estutze, zaintiratu, sorbaldako min, eta abar.
Zuretzako zaila den EMOZIO ALDIbat igarotzen ari bazara, estresatua sentitzen bazara, deprimitua, nahastua bazaude, antsietatea baduzu…
Gorputzarekiko errespetuzkoa eta leuna izanik, minak eta tentsioak arintzen laguntzen dituen sistema terapeutiko bat da
BIZITASUNA hobetu nahi baduzu, lo egiteko arazoak dituzulako, fisikoki eta mentalki nekatua sentitzen bazara, ondoezik bazaude…
Terapia hau, oso gomendagarria da edozein patologia edo zailtasun, zorrotz edo kronikoa, tratatu eta aurreikusteko. Gainera, Autoezagutzeko eta garapen pertsonalean aurrera egiteko eraginkorra den terapia da.
