Biodantza

Biodantza autoezaguera bide bat da taldean eta modu ludikoan gauzatzen dena. Biodantza eraldatzailea da; pertsonen alde osasuntsuaren gainean lan egiten da, norberaren ahalmenetan eta batzuetan ahaztu edo ezagutzen ez ditugun ezaugarri guztiak aktibatzeko espazio bat emanez. Horrela norberaren integraziora eramaten gaitu,  buruko, alde emozional eta modu instintiboarekin konektatuaz, eta baita bestearekin eta taldearekin integratuaz.

«Biodantza, Beste Begirada bat» Vitor Lemelle-k biodantzaren inguruan egiten duen begirada da, gorputzaren mugimenduaren eta giza existentziaren artean dagoen erlazio argi eta zuzenekoarekin zerikusia du.

Arretazko behaketarekin eta biodantzan lantzen diren mugimendu kategorien ezaguera sakonarekin, pertsona baten mugimenduak bere bizitzan zehatza den une horretako bere existentziaren inguruko informazioa ematen du. Informazio hau pertsonarentzat argigarria eta sendatzailea izaten da, hau delarik, biodantza terapeutikoa izatearen arrazoietako bat da.

Vitor Lemelle-k dio: «Biodantza saioaren helburua ‘ahalmenean dauden mugimenduen errekuperazioa ikasleari erraztea dela. Hots, bere askatasun-maila handitzea bere ‘munduan egoteko”. «Haurtxoak garenenan aske mugitzen gara, eragozpenik gabe, eta denborak aurrera egin ahala, barneko eta kanpoko baldintzapenek mugatu eta gure mugimenduak murriztera eramaten gaitu. Galdutako edo ahaztutako mugimendu horiek indarrean egoten jarraitzen dute gutako bakoitzarengan eta gure erregistroa zabalduaz berreskuratu ditzazkegu. geure burua, gure askatasun maila munduan nola adierazten garen zuzenki eragiten duelarik.

Biodantza beste begirada bat-ek espazio terapeutiko bat eskaintzen du, non musikaren eta mugimenduaren bidez emozioak lantzen dituzun eta zure autoezagutzan eta hazkuntza pertsonalean laguntzen dizun.

Modu errazean, maitasuna emateko eta jasotzeko duzun gaitasun handia gogorarazten dizu.
Zure autokonfiantza handitzen laguntzen dizu.
Zure bizitzan harmonia jartzen du norberarekin eta besteekin integrazioa erraztuaz.
Bestearekikko komunikazio eta loturaren gaitasuna sustatzen du.
Naturak eman dizkizun eta gaur egungo gizarteak ahaztarazi dizkizun ezaugarriak berreskuratu eta indartzen laguntzen dizu.
Biodantza beste begirada bat-ek zure mugimendu-erregistroa era integratzailean handitzen eta berreskuratzen laguntzen dizu.
Nahiz eta biodantzako oinarrizko lan tresnak musika eta mugimendua izan, ez da zehazki dantza bat. Zure besoak, zure oinak, zure hankak, nola mugitu jakitearekin jada badakizu guztia. Biodantza bizitzaren dantza da. Bizirik bazaude biodantza egin dezakezu.
Biodantza saio batean, bestearekin topo egitea errazten duen bidea eraikitzen da. Lotura parte hartzaile bakoitzak xumetasunez ematen duenarekin sortzen da. Bizitzara lotzen zarenean, bizitzak erantzuten du.

Tolosa Talde Erregularra; Astelehena 20:00h-21:45ha – LUZ 600849249