Kantauri programa
Kantauri Programak bela nabigazioa erabiltzen du, modu metaforikoan batean, bertan parte hartzen duten talde, familia eta pertsonen bizitza prozesuetan lagundu eta hobetzeko. Hizkuntza nautikoa eta bela nabigazioaren alderdi desberdinak ikasiaz, modu entretenigarri eta ludiko batean, eguneroko bizitzan isladatzen saiatzen gara bertan ikasitakoa, taldearen eta pertsona bakoitzaren momentua errespetatuaz. Nabigazioaren berezko dinamikak eta ondorengo hausnarketak, modu sinbolikoan eta bizipenaren bidez, gure bizipen uneaz jabetzen laguntzen digu eta aldaketa progresiborako proposamenak burutzen dira.
Hartzaileak:
- Zailtasun edo babesgabetasun egoeran dauden haur eta nerabeak (epe luze, ertain edo motzerako prozesuak, eskaeraren arabera).
- Profesional taldeak (Team building).
- Familia harremanak hobetu nahi dituzten familiak.
- Talde ezberdinak Eskaeraren arabera.
Bela nabigazioa lan tresna nagusi bezala hartuta gauzatzen diren prozesu giza hezitzaile eta terapeutikoak dira.
Garatzen ditugun prozesu guztiak bezeroaren neurrira gauzatzen dira. Beharraren arabera, saio batera edo prozesu luzeagoetara alda daiteke, esku hartu behar den egoeraren arabera. Gaua pasatzeko edo egun ezberdinetako topaketa intentsiboak egiteko aukera ere badago, kostaldea zeharkatuaz eta ekintza ezberdinak eginaz, gozamenerako, pertsona eta talde prozesuetan sakontzeko eta beste ikuspegi batetik ingurunea ezagutzeko
Edozein kontsultarako 600849249 Luz Clemente.
Lantaldea: Donostia San Sebastian Saling / Nura Gizarte Elkartea