GIZA HEZIKETA ESKU HARTZEA
INGURUNE IREKIAN
Zailtasun egoeran dauden haur eta nerabeei zuzenduriko giza heziketa programa bat da, banakako, taldekako eta komunitateko izaera duten esku hartzeen bitartez gauzatzen dena. Bizi-zikloaren aldi kritikoenean, nerabezaroan dauden pertsonei zuzendua dago. Nerabezaroa, sasoi hau bizi duten gazteentzat da bereziki kritikoa eta gatazkatsua, baina baita bere guraso eta hezitzaile erreferente ezberdinentzat ere. Bizitzaren une honetan bereziki, nerabeek hezitzaile erreferenteen sostengua jasotzea garrantzitsua da, eta are gehiago, beren gertuko gizarteratze inguruneak, arrazoi ezberdinak bitarteko, ardura hori hartzen ez badu.
Programaren ezaugarri nagusietako bat hezitzaileak haur eta nerabe horiek dauden lekuetara hurbiltzea da, harreman giza hezitzailea euren ohizko inguruan sortuaz, kalean. Ez soilik, zailtasun egoeran dauden nerabeen gizarteratze ohiko espazioa delako, baizik eta biztanlego osoaren gizarteratze positiboaren espazio bezala, topaketa, harremantze, adierazpen, aniztasun, ikasketa eta abarrerako espazioa baita. Horretarako, esku hartzea maila ezberdinetan gauzatzen da; banaka, taldeka eta komunitatean.
Giza heziketa esku hartze programaren helburua zailtasun egoeran dauden haur eta nerabeak, partaide diren komunitateko testuinguru eta baliabideetan jarraipena egitea da.
FAMILIAN
Esku hartze giza hezitzaile hau, zailtasun egoeran dauden familiekin gauzatzen da, hain zuzen, arrazoi desberdinengatik modu autonomoan beren egoera hobetzeko beharrezko baliabiderik eta gaitasunik ez duten familiekin. Esku hartzeak, sistema familiarra eta familiako kide bakoitzaren garapena sustatzen du, beraien arteko lotura ezarriaz eta indartuaz: banakako zailtasunei erantzunaz eta baita ere harremanen bidez sortutakoei eta honela sistema familiarra eta beste sistemen arteko edo komunitateko testuinguruarekiko loturak ahalbideratuaz.
PSIKOSOZIALA HELDUEKIN
Programaren helburua, arrisku edo gizarte bazterkeriaren egoeran dauden pertsonak, espazio batera bideratzea da, non beren gaitasunak berraurkitzeko helburu batzuk definitu daitezkeen, nork bere buruan konfidantza sustatzeko, autoestima pertsonala eta soziala pizteko, lan prestakuntzako programetan sarrera errazteko, etab.