Esku hartze ikuspegia
Geure lanari honako baloreak kontutan hartuz ekiten diogu:

ERRESPETUA
Geure esku-hartzearen hartzaile diren pertsonen kultur eta gizarte aniztasuna eta giza hezkuntza eta terapia arloan gurekin harremanetan dauden profesionalen lan eredu desberdinak onartuz. Euren behar eta erritmoetara egokituz eta, bai programak, bai gure esku-hartze moduak, baimentzen dituen espazioetara bakarrik iritsiaz.
SORMENA
Geure bezeroentzako garaturiko proiektuen bidez irtenbide berritzaileak ezarriz eta, aldaketa pertsonal eta komunitariorako, sormenaren ezinbestekotasuna helaraziz.
KALITATEA
Geure bezeroek esku-hartzean parte hartzen duten alderdi guztien esfortzua behar dutela kontutan hartuz, eta Ongizate Indibidual eta Komunitarioaren printzipioan oinarrituz, geure esku-hartzeei protokolo bat ezartzen diegu eta ebaluaketa jarraikor bat egiten dugu.
PARTEHARTZEA
Garatze prozesuetan parte hartzen duten alderdi guztien ideia eta ekintza guztiak kontutan hartuz. Programak aberastu ditzaketen komunitateko elementu guztien parte-hartzea erraztuz eta lan egiten dugun familia, talde eta pertsonen beraien komunitatetan parte-hartzea bultzatuz.
GARDENTASUNA
Barne eta kanpo kontrol zehatz baten bidetik , zerbaitetan balioa erantsi diezaiokegun proiektuak soilik kudeatuz. kontratatu gaituen pertsona eta erakundeekin kongruenteak izanik eta programaren bidez gurekin harremanetan jartzen diren pertsonei geu garena aditzera emanez.
BANAKOARI, TALDEARI ETA KOMINUTATEARI ZUZENDURIKO ARRETA
Beharrezkoak dituzten proiektuak diseinatu eta garatu asmoz, hots, euren pertsonal, taldekako edo komunitate prozesuetara egokitzen direnak, buruz buru egiten dugu lan protagonistekin geure egiturak euren beharretara moldatuz.


BERDINTASUNA
Gure esku hartzeak berdintasun ikuspegi batetara egokituaz, gizon eta emakume arteko ikuspegi berdin batetarako hezkuntzarako transmisioa eginaz eta jabekuntza espazioak ahalbidetuaz, aukera berdinak dituzten egoera zabalago batetarako pausua bermatuaz eta hizkuntza ez sexista sustatuaz. Ezberdintasunarekiko ikuspegi orokorra berdintasun eta errespetu batez gauzatuaz, eremu eta topagune guztietan, genero, arraza, sexu orientazio, kultura, erlijio… ezberdinagatik bereiztu gabe.