Aholkularitza, orientazioa eta gainbegiraketa
Gainbegiraketa, orientazioa eta aholkularitza, ekintza profesionalarekiko hausnartze eta lantze espazio bezala eskaintzen da, burutzen duten lañaren kalitatea hobetzeko. Profesional gaitasunak indartuaz, bere lanarekiko profesionalen asebetetze maila gehitu egiten da eta bertatik sor daitezkeen estres egoerei aurre egiteko gaitasuna ere.

Bertan, gerturatzen diren profesionalen lan munduaren alderdi guztiak hartzen dira kontutan, bere bizipen, zailtasun edota gatazkatik abiatuz, egunerokotasunean mugitzeko aukera desberdinak bilatu asmoz, norbere lanerako gaitasunak eta kalitatearen hobekuntza esku hartzearen aukerak areagotu nahi dira, hausnarketarako espazioak sortuz.
Garrantzitsua da, lanaren eta honi dagozkion kezken inguruan hausnartzeko espazio bat dela ulertzea, ez dela terapia edota irakaskuntza espazio bat. Profesional bakoitzari, bere indar, gaitasun, aukera eta norbere baliabideak bilatzen laguntzen zaio, beti ere, jakin edota uste baino handiagoak izanik. Gure bizitza profesionalean ematen diren egoeretan hobeto moldatzeko baliabideen iturri bihurtuaz.
Espazio hau, profesionalei zuzenduriko aholkularitza sistema bat bezala aurkezten da, lan munduan dauden aspektu guztiak kontuan hartuaz.
HELBURUAK
Gainbegiraketa, orientazio eta aholkularitzaren helburua, profesionalak, lantaldeak edota erakundeak erabiltzen dituen gaitasun eta baliabideak areagotzea da. Bide hortan, aldaketen integrazioa, gaitasunen kudeaketa, proiektu, kasu edota gaztazka egoerekiko ikuspuntua areagotzea, gainditu ez diren egoeren, helburu, konpetentzia, muga, funtzioa edo eginbeharren argitzea, taldeen egitura eta antolaketaren hobekuntza, ekintzen lehenestea, dagoen denbora, prozesu eta energiaren arabera eta abar erraztu nahi da.


ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK:
- Bakarkako gainbegiraketa (BG), Gainbegiratzaile eta profesional baten arteko topatze elkarreragile bat da. Bertan profesionalak bere lan ekintzari buruz hausnarketa bat egitea lortzen du, hau hobetuaz, bere asebetetze profesionala eta eraginkortasun hangiagoa lortuaz.
- Taldeen gainbegiraketa (TG), Gainbegiratzaile bat edo biren (lan taldearen tamainaren arabera) eta arlo berdineko edo ezberdineko profesionalen topatze elkarragile bat da, esperientzia, kezka, beldurrak elkarbanatuaz, adierazitako arazoei erantzuna bilatzeko aukera emanaz. Elkarreragiteko kide ezberdinak daudenez, ulertzeko eta ikasteko iturriak ezberdinak eta aberatsagoak dira, aldi berean ikuspuntu ezberdinak erabiltzea ahalbidetuaz.
ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUAK:
- Lan taldeen gainbegiraketa (LTG), Gainbegiratzaile bat edo bi (lan taldearen tamainaren arabera) eta erakunde batetan (enpresa, elkarte,erakunde,etb.) lan egiten duten profesional talde baten arteko topaketa da. Bertan xedea ez da erakundearen egituran aldaketa bat ematea, baizik eta maila honen azpian gelditzen diren langileen, bezeroen eta erakundearen artean sorturiko erlazio sare korapilatsuak lantzea da. Helburua enpresaren giroa (harremanen giroa), lankidetza eta eraginkortasuna hobetzea da.
- Gainbegiraketa klinikoa edo kasuen gainbegiraketa (GK), Gainbegiratzaile bat edo bi eta, bakarka edo taldeka egiten denaren arabera, profesional bat edo gehiagoren arteko topaketa da. Laguntza harreman honek hartzen duen forma, bere helburuak, bere dinamika, prozesu horretan gertatzen dena, parte hartzaile bakoitzak prozesuaren momentu bakoitzean jartzen duena eta profesionalak bere lana ikusteko, antolatzeko eta egiteko modua da gainbegiraketaren xedea. Honela, bere helburu orokorra profesionalari bere lan asistentzialarekiko laguntza eskeintzea izango litzateke.
